Eguzkitza parkean piknik mahaiak jarri, Porrotxen bisita zoragarria eta naturaz inguraturik, giro ezin hobean elkartu gara Auditz-Akular eremu natural bezala gaurko eta etorkizunean gordetzeko aldarrikatuz.
Ikerketa berria: Auditz-Akularreko balio ekosozialak.
“Auditz-Akular: balio ekosozial ugari dituen altxorra”, Marko Sierra nekazaritza ingeniariak egindako azterketaren ondorioa da.
Etxebizitzaren arazoari irtenbideak.
Irutxuloko Hitzaren artikulu honetan etxebizitzaren arazoa oso modu egokian aztertzen da. Errealitatetik abiatzen da datu publikoak mahaigaineratuz. Honela irtenbideak bestelakoak dira eta interes publikoari erantzun nahi diote.
Auditz-Akular PARKEAREN EGUNA
Maiatzaren 24ean Auditz-Akular parkearen eguna ospatuko dugu. Eguzkitza parkean hainbat lan eta jaia burutu nahi dugu auzolanean. Zure partehartzea ezinbestekoa da. Anima zaitez!
“Auditz-Akularren balio ekosozialak” Marko Sierra azterketaren AURKEZPENA
Zergatik preserbatu behar da Auditz-akular? Zer balio ditu? Honen inguruko hitzaldia burutuko da martxoaren 26an, Marko Sierra nekazal ingeniaren eskutik Tomasene kulturetxean.
Herrerako Auzotegia: berrikuntza noizko?
Herrerako Auzotegia oso egoera txarrean dago. Sarreran pintadak, pixak, zikinkeria, eta barruan hezetasunaz gain, lokal batzuk arriskutsuak dira, sabaia gainera eror dakizukeelako. Donostiako Udalaren ardura da. Konponketa beharrezkoa da.
Gainbalioak sortzeko hirigintza hil egin behar da.
Hirigintza behar bezala kudeatuko balitz, ez litzateke beharrezkoa izango mendira botatzea eta Auditz-Akularren balio ekologiko, agrologiko eta funtzional handiko landa-eremuaren milioi bat m² suntsitzea.
Etxebizitza-politika edo etxebizitza, politika egiteko.
Ez gaude hauteskunde-kanpainan, baina hala dirudi. Etxebizitza bat eskuratzeko zailtasuna demagogia eta aitzakia bihurtu da proiektu jasanezinak planifikatzeko, adreiluaren lobbyaren interesei soilik erantzuten dietenak.
Zardoyan: ba aldago alternatibarik?
Herrerak ezin ditu eraikuntza gehiago jasan. Zardoyan pelotazoa eman beharrean ez litzateke hobe izango parke bat egingo balute zonaldeak lotzen oinezko bideekin eta igogailuekin ?
Harriberriko parkea: IRTENBIDEA ORAIN.
Kiroldegiaren obrak bukatu zirenetik parke hau abandonatuta eta itxita geratu da. Noiz arte?