


Herrerako Auzotegia, auzoko hainbat elkarteren lokala da (Herripe auzo elkartea, Altza XXI herri ekimena) eta baita Helduen Hezkuntzarena ere. Bere egoera osasungaitza da. Esan gabe doa berritu eta garbitu egin behar dela, lokala udalarena dela kontuan hartuta. Egoera hori ez dago sarreran bakarrik, barruan, lokal batzuk ezin dira erabili, duten hezetasunagatik eta sabai eta hormetako arrakalengatik. Berehala konpondu behar da. Mesedez, ez gaitzazue tratatu bigarren mailako herritarrak bagina bezala. Hau Ijentea kalean, Donostiako erdialdean, ez litzateke gertatuko. Hala uste dugu benetan.