Auditz-Akular: Hiri jarraitik, natura jarraitura.
| GONBITA |
![]() |
▶️ Lehiaketaren aurkezpena. Auditz Akular: Hiri jarraitik, natura jarraitura 🗓️ 2026/10/29, osteguna🕕 18:00📍 EHAEO Gipuzkoa (Frantzia ps., 11 – Donostia) Lagun hori: Datorren ostegunean, «Hiri jarraitik, natura jarraitura» lehiaketaren aurkezpena egingo da Gipuzkoako EHAEOn. Lehiaketa horren helburua da Auditz Akularrerako paisaia berri bat irudikatzea, haren natura- eta ingurumen-balioak eta aniztasun ekologiko eta soziala indartuz. Topaketa aukera bat izango da ideiak partekatzeko eta eremu horren etorkizunaz hausnartzeko: hiria eta natura nola lotu, biodibertsitatea indartu, agroekologia bultzatu eta paisaia jasangarriago, erresilienteago eta komunitateari lotuago bat eraikitzeko. Jardunaldian mahai-inguru bat egingo da, eta hauek hartuko dute parte: Itxaro Latasa, Geografian doktorea. Mikel Ubillos, Altzako Historia Mintegiko kidea. Koldo Telleria, EHUko AGETeko arkitektoa. Perspektibak trukatzeko, eztabaida irekitzeko eta hiri-ingurunearen eta paisaia naturalaren arteko harremana irudikatzeko modu berriak esploratzeko gunea izango da hori. Amaieran, mokadutxo bat eskainiko da, ideiak partekatzen eta giro lasaiago batean hitz egiten jarraitzeko. Parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da. Hemen duzue enlazea: https://mailchi.mp/8b04de1b38ed/20261030-auditz-akular-lehiaketaren-aurkezpena-presentacin-concurso-jornada-balkoitu-6434562?e=[UNIQID] |

