Ekialde barrutiko 20 elkarteek deituta ehunka pertsona bildu gara Donostiako Plan Orokor honi ezetz esateko eta masifikazio gehiagorik ez, gure auzoen berroneratzea eskatuz.
Urtea: 2024
Alegazioa: Donostiako Plan Orokor honi EZ
Hemen sinatu dezakezu Plan honi egindako iradokizuna. Altzarako eta Ekialdi barrutirako desorekatua eta jasanezina delako. Sinatu eta zabaldu.
Antxeta irratian: Auditz-Akular defendatuz
Naturaren ikuspuntutik oso egoera onean dago Auditz-Akular. 120 ha. dira gutxi gora behera eta erabilera produktiboa ere oso handia da. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko babesle bat da.
Etxebizitza eztabaidan
Donostiako Plan Orokorraren Etxebizitza-eskaintza desorekatua, jasanezina eta gizarte-kohesioaren aurkakoa da.
Altza, hirigintza-jasarpena BIDEOA
Altzak hirigintza erasoa jasan behar izan du bere historian zehar, eta erizpideak aldatu diren une honetan gaurko politikariek historia errepikatu nahi dute.
Mobilizatzeko unea iritsi da
Ekialde barrutiko 20 elkartek (Altza, Bidebieta, Intxaurrondo) elkarretaratze bat deitzen dugu Plan Orokor honi ezetz esateko eta gure auzoetako berroneratzeari BAI.
Auditz-Akular: balore estrategikoa.
Natur baloreak eta biodibertsitate handiko lur eremua da Auditz-Akular.
Zaindu dezagun!
“Parte Hartze” Prozesua. Auzo elkarteen iritzia aho batez.
2024.urtean Donostiako Plan Orokorraren eztabaida martxan da sasi “parte hartze” prozesu baten bitartez. Hala ere, Ekialdeko barrutiko elkarteak parte hartzen hartzen ari gara gure iritzia eta auzoen beharrak plazaratu nahian.
Batzar informatiboa: Erroteta-Harrobieta
Azaroak 25, 18:30tan Tomasene kultur etxean.
ZATOZ BATZARRERA!
Harria parkea: borrokatzeak merezi du
Gaur egungo Harria parkean 8 dorre proiektatuta zeuden eta herritarren borrokari esker parkea egitea lortu zen. Honek adierazten du dokumentuetan idatzita dagoena aldatzea posiblea dela.