Gainbalioak sortzeko hirigintza hil egin behar da.

Hirigintza behar bezala kudeatuko balitz, ez litzateke beharrezkoa izango mendira botatzea eta Auditz-Akularren balio ekologiko, agrologiko eta funtzional handiko landa-eremuaren milioi bat m² suntsitzea.

Etxebizitza-politika edo etxebizitza, politika egiteko.

Ez gaude hauteskunde-kanpainan, baina hala dirudi. Etxebizitza bat eskuratzeko zailtasuna demagogia eta aitzakia bihurtu da proiektu jasanezinak planifikatzeko, adreiluaren lobbyaren interesei soilik erantzuten dietenak.