Auditz-Akular eremu naturalaren defentsan, MAIATZAREN 24ean (larunbata) Auditz-Akular parkearen eguna ospatuko dugu, parke naturalen Europako eguna izanda. Horretarako Eguzkitza parkean (“campo de las pistolas”) hainbat lan burutu nahi ditugu goizeko 10:00etatik aurrera AUZOLANEAN: piknik mahaiak jarri, belarra eta sasia moztu, eta Eguzkitza parkearen kartela jarri. Baina dena ez da lana izango, JAIA ere izango dugu, musika, jatekoa, trikitilariak eta Sorpresa bat izango dugu ere, PORROTXen BISITA izango baitugu.
Pintxoak eta edatekoak ere izango dira, baina eguna bertan pasa nahi badu zure bazkaria ekar dezakezu eta belardiaz gozatu.

Eguzkitza-Gaina zelaietan (pistolen zelaia), Auditz-Akular, urbanizaziotik kanpo geratu behar den babes beharra duen espazio naturala aldarrikatuko dugu.
Inguruko balio ekosozialei buruzko azterlan batean ondorioztatu da balio handiko lurralde baten aurrean gaudela:
– 100 hektareako babes klimatikoa,
– 2.000-3.000 pertsona elikagaiz hornitzeko euskarria,
– “0 kilometro” altzatar eta pasaitarrentzat, balio agrologiko handiko 23 hektareatan eta belardiko 50 hektareatan,
– 51.058 tona CO2 zurgatuak,
– Donostia ekialdeko paisaia-mugarria,
– animalia-espezie, hegazti eta ornogabe ugariren ekosistema, baita Europako araudiak babestutako baten bat ere, hala nola Kaprikornio Handia (Cerambyx cerdo)
– habitatak mantentzeko balio altuak ditu,
– Pasaia-Antxo-Molinao haranak eta bertako basoek balio handia dute erregulazio hidrologikoari dagokionez,
– balio altuak ditu suteen aurkako babesean,
– 25.000 biztanletik gorako komunitate baten aisiarako eta olgetarako espazioa.
Azken finean, gorde beharreko harribitxi bat.
Goizeko 10etan hasiko den festan, piknik-mahaiak muntatu eta Eguzkitza parkeko panela inauguratuko da, eta Porrotxek parte hartuko du, Auditz-Akularren laguna 2010ean ere parte hartu zuena banderola berdearen kanpainaren hasieran.
Oraingoan, halaber, Altzako balkoietatik banderola berdeak zintzilikatzea bultzatuko duen kanpaina berri baten hasiera iragartzen dugu, berdegune gehiago eta zementu eta hormigoi gutxiago eskatzeko. Ildo horretan, Altza XXIetik publikoki gaitzetsi ditugu Udalaren asmoak, Plan Orokor berriaren idazketan 4.200 etxebizitza berri baino gehiagorekin mehatxatzen baitu berriro Altza, egungo etxebizitza parkearen eta biztanlegoaren % 50 handituz, etxebizitza-dentsitate handiagoa jasan ezin duten eremuetan (Oleta, Roteta, Zardoya-Otis…).
Altzatar, pasaitar eta donostiar guztiak gonbidatzen ditugu jai eta aldarrikapen egun handi hau gurekin ospatzera.