Etxebizitzaren arazoari irtenbideak.

Asko entzuten ari gara etxebizitzaren arazoari buruz, baina eztabaida desitxuratzen da atzean interes ekonomikoak daudenean. Eta ez dago zalantzarik gai honetan egon badaudela. Orain arte instituzioen aldetik etxebizitzaren eztabaida faltsukeriz eta demagogiaz beterik burutu da eta hori gertatzen da batzuen interes pribatuak interes publikoen gainetik jartzen direnean. Etxebizitzaren eskubidea bermatzeko eztabaida bere osotasunean eman behar dela deritzogu, zintzotasunez eta modu serio batean.

Irutxuloko Hitzak erreportai honetan datu publikoetan arakatzen du errealitate objektibo bat aurkezteko, beste ondorio batzuetara garamatzana eta hainbat irtenbide eta aukera mahai gainean jartzen dituena. Irakurtzeak merezi du. Uste dugu etxebizitzaren gaia oso ondo zentratzen duela eta bere datu objektiboak erreferentzia eta abiapuntu izan beharko liratekeela edozein proposamena egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude