Iritsi da kalean elkartzeko eguna Auditz-Akular eremu naturala defendatuz eta etxebizitza arazoaren aurrean benetako neurri orekatuen alde egiteko. Martxoak 15ean Harria parkean ikusiko gara.
Hilabetea: otsaila 2026
BIZI ETA HIL, DONOSTIAN ALA ALTZAN.
Altzan txabola batean kiskalitako pertsona baten heriotzaren aurrean Altzako zenbait elkartek artikulu bateratu batean irtenbideak eskatzen ditugu inor kalean bizi eta hil ez dadin. Neurri sozial publiko eraginkorrak eskatzen ditugu, eta hondatutako eremuak garbitu eta berroneratu. Bi errealitateren hiria salatzen dugu, jaun feudalen milioiduna eta txabolismoarena.
Auditz-Akular eta Altza defendatuz MANIFESTUA.
Inork ez luke defendatuko 3.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzea Uliaren magalean, edota Igeldekoetan ere, ZERGATIK BAI ALTZAKOETAN? Ez da bidezkoa.
