Iritsi da kalean elkartzeko eguna Auditz-Akular eremu naturala defendatuz eta etxebizitza arazoaren aurrean benetako neurri orekatuen alde egiteko. Martxoak 15ean Harria parkean ikusiko gara.
Kategoria: Ekimenak
Auditz-Akular eta Altza defendatuz MANIFESTUA.
Inork ez luke defendatuko 3.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzea Uliaren magalean, edota Igeldekoetan ere, ZERGATIK BAI ALTZAKOETAN? Ez da bidezkoa.
Auditz-Akularren balioak ezagutzen.
Donostialdeko auzo ezberdinetako jendearekin batera Auditz-Akular bisitatu eta bere balioak ezagutzeko burutu genuen txangoa. Bakarrik ezagutzen dena maitatu eta defendatzen delako. Zoragarri! Errepikatzeko modukoa.
BANDEROLA BERDEA leiho eta balkoietan
Banderola berdea Altzako leiho eta balkoietan jartzera animatzen zaituztegu. Horrela Altzarako Donostiako udalaren aldetik plangintzatutako proiektu basatiak salatuko ditugu, eta gure auzoen birgaikuntza aldarrikatuko dugu.
AUDITZ-AKULAR EGUNA ETA EGUZKITZAN AUZOLANA
Eguzkitza parkean piknik mahaiak jarri, Porrotxen bisita zoragarria eta naturaz inguraturik, giro ezin hobean elkartu gara Auditz-Akular eremu natural bezala gaurko eta etorkizunean gordetzeko aldarrikatuz.
Auditz-Akular PARKEAREN EGUNA
Maiatzaren 24ean Auditz-Akular parkearen eguna ospatuko dugu. Eguzkitza parkean hainbat lan eta jaia burutu nahi dugu auzolanean. Zure partehartzea ezinbestekoa da. Anima zaitez!
Masifikazio gehiagorik ez KONZENTRAZIOA
Ekialde barrutiko 20 elkarteek deituta ehunka pertsona bildu gara Donostiako Plan Orokor honi ezetz esateko eta masifikazio gehiagorik ez, gure auzoen berroneratzea eskatuz.
Auditz-Akular natur gunea ezagutu.
Auditz-Akular natur gunea ezagutzeko aukera. Eremu honetatik ibilaldia.
Eguzkitza eta Tomasene Parkeak auzolanean.
Auzolanean egindako parkeak, jardunaldi ezberdinetan, bizilagunen iniziatibaz denon gozamenerako.
2014-2015-2016-2018-2019
“15 urte altzarengatik lanean” aldizkaria
15 urtetako Donostiako udalak Altzarekiko duen hirigintza politika negargarriari aurre egiteko egindako borrokari begirada bat.
