Auditz-Akular eta Altzaren defentsan Altzako eta Donostialdeko elkarteek babestutako manifestua aurkeztera goaz. Martxoak 15, Harria parkean 12:30ean.
Kategoria: AUDITZ-AKULAR
BIZI ETA HIL, DONOSTIAN ALA ALTZAN.
Altzan txabola batean kiskalitako pertsona baten heriotzaren aurrean Altzako zenbait elkartek artikulu bateratu batean irtenbideak eskatzen ditugu inor kalean bizi eta hil ez dadin. Neurri sozial publiko eraginkorrak eskatzen ditugu, eta hondatutako eremuak garbitu eta berroneratu. Bi errealitateren hiria salatzen dugu, jaun feudalen milioiduna eta txabolismoarena.
Auditz-Akular eta Altza defendatuz MANIFESTUA.
Inork ez luke defendatuko 3.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzea Uliaren magalean, edota Igeldekoetan ere, ZERGATIK BAI ALTZAKOETAN? Ez da bidezkoa.
Altza eta Auditz-Akular maitatuz eta defendatuz
Pisuzko arrazoiak daude proiektu basati eta naturaren inbaditzaileak aurrera ez eramateko. Jada ez dira garai honetakoak. Ez da eredua, ez da lekua.
ETXEBIZITZA DONOSTIAN, alkate berriari erantzuna: xantaia emozionala.
Insausti alkate berriak ez du zalantzarik presio emozionala erabiltzeko, etxebizitzaren arazoaren eztabaida baldintzatzeko manipulazio modurik baldarrenatik.
AUDITZ-AKULARREN ERAIKITZEKO KONPROMISOA: Denis Itxasok eta alkate berriak esaten ez dutena.
Etxebizitza asko eraikitzeko promesa auzi mediatiko bihurtu da, botoak sor ditzake, baina borroka horretan sen ona eta arrazoia gal daitezke.
BANDEROLA BERDEA leiho eta balkoietan
Banderola berdea Altzako leiho eta balkoietan jartzera animatzen zaituztegu. Horrela Altzarako Donostiako udalaren aldetik plangintzatutako proiektu basatiak salatuko ditugu, eta gure auzoen birgaikuntza aldarrikatuko dugu.
EUSKO JAURLARITZAK BAT EGIN DU ADURITZ-AKULARREN EZ ERAIKITZEKO HELBURUAREKIN
Landa lur izaerak, eremu naturalaren ezaugarriak eta nekazaritza lurren gaitasun estrategikoak dira bertan ez eraikitzeko arrazoiak.
AUDITZ-AKULAR EGUNA ETA EGUZKITZAN AUZOLANA
Eguzkitza parkean piknik mahaiak jarri, Porrotxen bisita zoragarria eta naturaz inguraturik, giro ezin hobean elkartu gara Auditz-Akular eremu natural bezala gaurko eta etorkizunean gordetzeko aldarrikatuz.
Ikerketa berria: Auditz-Akularreko balio ekosozialak.
“Auditz-Akular: balio ekosozial ugari dituen altxorra”, Marko Sierra nekazaritza ingeniariak egindako azterketaren ondorioa da.
