Nor gara

ALTZA XXI, BIZILAGUNEN ELKARTEA: ALTZA ETA DONOSTIAKO BEHATOKI SOZIO-URBANISTIKOA

Gure lana

Hausnarketak, eztabaidak eta proiektu sozio-urbanistikoak proposatu, Altzako bizi kalitatea hobetzeko, zerbitzu maila eta lurralde egitura eta funtzionamendua hobetzeko bidean.

Altza XXI herri ekimena 2000. urtean sortzen da Donostiako udalak, PSOEkin gobernuan, Auditz-Akularren 3.500 etxebizitza baino gehiago eraikitzea proposatzen duenean.

15 urte hauetan Altzako lurraldearen egoera aztertu dugu, etorkizunari, hirigintza garapenari eta esku-hartzeko lehentasunei buruzko eztabaidak herritarrei zabalduz.

Herritarren parte-hartze programak bultzatu ditugu etengabe, hirigintzari buruz dugun informaziotik abiatuta, hausnarketak eta eztabaidak bultzatuz, Altzako bizi kalitatea, zerbitzu maila eta lurralde egitura eta funtzionamendua hobetzeko bidean, proposamen zehatzak eginez.

Historia hurbilean Altzak bere periferia izaeran oinarritutako hirigintza plangintza pairatu du eta hamarkadatan zehar, Altzako herritarrak ikusle soil izan dira udal planen aurrean. Horregatik uste dugu badela garaia pairatzen dituen gaitzen irakurketa edo diagnostikoa zein horietarako irtenbideak edota hobetze bideak erabakitzeko aukera izatea, protagonista izaten eta joera aldatzen.

Gure helburuak

  1. Gure ingurunea aztertzea eta ingurune horretan egunero bizi direnek proposamenak sortzeko egiten duten lana optimizatzea.
  2. Altza auzoak (Herrera, Roteta, Santa Barbara, Harria, Casco, Larratxo, Buenavista, Molinao, etab.) hausnarketa komun batean integratzea, logika komuna duen eta elkarren osagarri izan daitekeen unitate baten zati gisa.
  3. Prozesu luze bat burutzea. Prozesu horretan, hirigintza-proiektuei eta Altzari buruzko hausnarketa sartu da eguneroko bizitzan, egungo eta etorkizuneko historia eta logika bereziekin bereizitako errealitate gisa, beste urrats bat emanez: gure lurralde-etorkizunean lehen pertsonan esku hartzeko proposamen-fasea.
  4. Altza hobetzeko estrategia sozio-urbanistikoen protagonista izatea, herritarrak ahaldunduz.
  5. Elkarte-sarea indartzea.
  6. Gizarte-sektoreen gizarteratzeari buruzko hausnarketa.
  7. Altzari buruzko hausnarketa, giza jarduerak eguneko 24 orduetan garatzeko.
  8. Mugikortasun iraunkorrari buruzko gogoeta.

Gure ekintzetako batzuk

  • Sorrera: 2000. urtean : Auditz-Akularren 3.500 etxebizitzako proiektuaren aurrean.
  • Behatoki sozio-urbanistikoa: Altzako lurraldearen egoera aztertu dugu, hirigintza garapena eta lurraldearen antolaketaz.
  • Altzako gabezien azterketa burutu dugu: eztabaidak, idatziak, konferentziakā€¦ hirigintzako baldintzei buruz.
  • Udal plan ezberdinei alegazioak aurkeztu ditugu, benetako partehartzea bultzatuz. Eztabaidak zabaldu dizkiegu herritarrei esku-hartzeko eta gure etorkizuna erabakitzeko.   
  • Herritarren parte-hartze programak bultzatu ditugu etengabe,  hirigintzari buruz  dugun informaziotik abiatuta, hausnarketak eta eztabaidak  bultzatuz,  Altzako bizi kalitatea, zerbitzu maila eta lurralde egitura eta funtzionamendua hobetzeko bidean, proposamen zehatzak eginez.   
  • Proiektu eta alternativa zehatzak planteatu ditugu: A-A/Landarro parkearen Plan Berezia. Maketa.
  • Gizarteratze kanpainak: banderola berdea.
  • Eta azken urteetan: auzolanak parkea praktikara eramanez: Tomasene, Eguzkitza, A-Atik bideak eginez.