Euskal Autonomi Erkidegoan PSE eta EAJk etxebizitzaren inguruko legea aldatu nahi dute beste garai batzuetako proiektuak aurrera eraman ahal izateko, ingurumen-bermerik gabe eta etxebizitza babestuen ehunekoa murrizteko. Hau oso kezkagarria da.
Auzolana parketxoan argazkietan.
Horrela geratu da Harriberri eta Harrizahar arteko parketxoa bizilagunen auzolana eta gero. Eskerrik asko egindako lanagatik. Eredugarria izan da. Orain udalaren unea da.
EREMU PUBLIKOAREN UTZIKERIA PROIEKTU INBADITZAILEAK BULTZATZEKO.
Altzan degradazioa eta utzikeria estrategia bihurtzen da etxe gehiago sartzeko. Udalak gune bat hondatzen uzten du ondoren proiektu basatia hobeto sartzeko. “Zikinkeriz beteta egotea baino edozein gauza hobea da”.
ETXEBIZITZA DONOSTIAN: guztion onerako mozorratutako ESPEKULAZIO-PROIEKTUAK
Etxebizitzarako alternatibak badaude mendia okupatu gabe eta hirigintza proiektu basatiak ezarri gabe. Hemen batzuk azalduko ditugu.
BANDEROLA BERDEA leiho eta balkoietan
Banderola berdea Altzako leiho eta balkoietan jartzera animatzen zaituztegu. Horrela Altzarako Donostiako udalaren aldetik plangintzatutako proiektu basatiak salatuko ditugu, eta gure auzoen birgaikuntza aldarrikatuko dugu.
EUSKO JAURLARITZAK BAT EGIN DU ADURITZ-AKULARREN EZ ERAIKITZEKO HELBURUAREKIN
Landa lur izaerak, eremu naturalaren ezaugarriak eta nekazaritza lurren gaitasun estrategikoak dira bertan ez eraikitzeko arrazoiak.
AUDITZ-AKULAR EGUNA ETA EGUZKITZAN AUZOLANA
Eguzkitza parkean piknik mahaiak jarri, Porrotxen bisita zoragarria eta naturaz inguraturik, giro ezin hobean elkartu gara Auditz-Akular eremu natural bezala gaurko eta etorkizunean gordetzeko aldarrikatuz.
Ikerketa berria: Auditz-Akularreko balio ekosozialak.
“Auditz-Akular: balio ekosozial ugari dituen altxorra”, Marko Sierra nekazaritza ingeniariak egindako azterketaren ondorioa da.
Etxebizitzaren arazoari irtenbideak.
Irutxuloko Hitzaren artikulu honetan etxebizitzaren arazoa oso modu egokian aztertzen da. Errealitatetik abiatzen da datu publikoak mahaigaineratuz. Honela irtenbideak bestelakoak dira eta interes publikoari erantzun nahi diote.
Auditz-Akular PARKEAREN EGUNA
Maiatzaren 24ean Auditz-Akular parkearen eguna ospatuko dugu. Eguzkitza parkean hainbat lan eta jaia burutu nahi dugu auzolanean. Zure partehartzea ezinbestekoa da. Anima zaitez!
