ETXEBIZITZA DONOSTIAN, alkate berriari erantzuna: xantaia emozionala.

Donostiako alkate berriak hiriko etxebizitza-larrialdiari buruzko eztabaidari estilo berria eman dio. Auditz-Akularren (Altzan) 3.000 etxebizitza eraikitzeko bultzatutako apustu mediatikoak joan den astean jaso zuen elkarte honen erantzuna, hirigintza-, soziologia- eta ingurumen-argudioez josita, proiektua desorekatua eta jasanezina baita.

Hala ere, argumentazio guzti honen aurrean, lursail naturalak ezin direla inbaditu salaketaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-organoak berak proiektuari uko egiteko gomendatu izanaren aurrean, hiriak jasaten duen etxebizitza babestuaren defizitak azken hamarkadetan udalaren hirigintza-politikarekin lotura zuzena duela salatu izanaren aurrean, sustatzaile pribatuen interesen mesedetan ezin dela jardun ohartarazi izanaren aurrean eta hiri osoko eraikitako eremu guztietan alokairuko etxebizitza tartekatzeko proposamenen aurrean, guzti horren aurrean, alkate berriak hedabideentzako esaldi bakar batekin erantzun du: “berak proiektuaren aurkakotasuna eta arrazoiak ezagutzen dituela baina lehentasuna emango diola bere ama bezelako emakumeei erantzuteari, seme-alabentzako etxebizitza eskatzen baitiote, eta horretarako ez du zalantzarik izango Auditz-Akular okupatzeko”.

Alkate jauna: hautesleen sektore garrantzitsu batek ere nahi du etxebizitza politika zuzen bat egitea baina hirigintza orekatua eta lurraldearekiko errespetuan oinarri hartuta.

Azkenik, horrelako jarrera beldurgarrien arriskuez ohartarazi nahi dugu, ezin delako onartu etxebizitza hitzematea  demagogiatik, elektoralismotik eta ideien manipulaziotik abiatuta.

                                                         ALTZA XXI HERRI EKIMENA

2025 azaroak 20

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude