Aurki dezakezu Peñuelon, La más Kuki Tailerrean, Amalur belardendan eta Nido Tabernan. Eskura ezazu eta jarri lehioan.
Hilabetea: martxoa 2026
500 SINADURA LORTUTA, 1.000 BAIETZ!
15 egunetan 508 sinadura jaso ditugu Auditz-Akular eta Altzaren defentsan. Eta 44 talde eta elkarteen babesa jaso dugu. Orain 1.000 sinaduren bila goaz. Zabal ezazu.
24. Korrika badator.
Asteazkena 25ean Korrika Altzan sartuko da Herreratik. Altza XXI herri ekimenak bat egingo du, euskara garelako. Goizeko 8retan izango da. Zatoz !
Banderola berdeak eta Sinadura bilketa.
Auditz-Akular eta Altzaren defentsan balkoi eta lehioetan banderola berdeak jar ditzagun auzotarrei dei egiten diegu. Eta Auditz Akular porlanez betetzearen aurkako eta beste etxebizitza politika baten aldeko sinadura bilketa abiatzen dugu. Hemen sinatu dezakezu
Altza, bere lurraldearen aldeko komunitatea.
Harria parkean bildu ginen Altzako komunitatearen lurraldearen defentsan. 42 elkarte zein taldek babestuta Auditz-Akular eta Altzaren defentsarako manifestua aurkeztu genuen.
BADIRA MARTXOAK 15ean ALTZAN EGOTEKO ARRAZOIAK.
Auditz-Akular eta Altzaren defentsan Altzako eta Donostialdeko elkarteek babestutako manifestua aurkeztera goaz. Martxoak 15, Harria parkean 12:30ean.
