“Altza berdea, Auditz-Akular maitatu” lelopean burutu genuen ekimena Harria parkean. Hemen egunaren inguruko argazkiak:







EGUN HORRETAKO KRONIKA:
Aitor Odriozola, bertsolari altzatarrak ekitaldian kantatutako bertsoak hemen:
Historia ziklikoa da
dago horren klaro
arazo zahar berriez
nazkatuta nago
eta berrogeita hamar
urte berantago
Auditz-Akular ez da
porlana izango. (x2)
Garberan erosketak
Zara eta Mango
Paris edota Londres
zeuden gertuago
dorreen aldean guk
baserriak nahiago
Auditz-Akular ez da
porlana izango. (x2)
Intxaurrondon kuartela
ze putre komando
berdez dijoaz baina
bestelako bando
gure lurra den arren
sentitzen dut hango
Auditz-Akular ez da
porlana izango. (x2)
Larratxotik ikusten
da Ulia luzaro
Gaiztarrotik Pasaia
eta bere faro
barianteak erdibitzen
du herria zeharo
Auditz-Akular ez da
porlana izango. (x2)
Herrerako fabrikak
Igeldoko mango
Altzan antza dena da
delinkuente saldo
biziraun nahi duena
nahi dute akabo
Auditz-Akular ez da
porlana izango. (x2)
Altza izan genuen
noizbait de revista
porlanakin digute
denei erre bista
berdegunea zena
orain etxe, pista
Auditz Akularrek ez
du segiko lista
ta izango gaituzte parean jarrita.
