Auditz-Akular eta Altza defendatuz MANIFESTUA.

Inork ez luke defendatuko 3.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzea Uliaren magalean, edota Igeldekoetan ere, ZERGATIK BAI ALTZAKOETAN? Ez da bidezkoa.

Auditz-Akularren balioak ezagutzen.

Donostialdeko auzo ezberdinetako jendearekin batera Auditz-Akular bisitatu eta bere balioak ezagutzeko burutu genuen txangoa. Bakarrik ezagutzen dena maitatu eta defendatzen delako. Zoragarri! Errepikatzeko modukoa.

Lur industrialen birkalifikazioak: Brooklyndik Donostiara.

Otis multinazionalaren pelotazoa Herrera auzoan 20 milioi euroraino izan da. Interes pribatuak agindu du birkalifikazioak. Lotsagarria!