Artikulu honetan esaten da etxebizitza nahikoa dagoela, baina ezin ditugula erosi. Etxe gehiago eraikitzea alferrikako lana dela eta botere publikoek eraikita dauden etxebizitzenganako prezioan eragin behar dutela. Irakurri bere osotasunean.
Urtea: 2026
Auditz-Akular ezagutzen, ibilaldia.
Marko Sierrakin batera Auditz-Akular ingurune fisiko ta natural ezagutarazi genuen. Balio ekosozialak indartuz partehartze ekimen batean.
Auditz-Akular: urbanizazio eta eraikuntzaren aurkako ahotsak.
Geroz eta gehio dira Auditz-Akular eremu naturalean eraikitzeko aurkako ahotsak. Sebastiá Jornet horietako bat da, eta artikulu honetan oso gauza esanguratsuak esaten ditu.
Auditz-Akular: ibilbidea, balio ekosozialak indartuz.
Maiatzak 9an Auditz-Akular eremu naturaletik ibilalditxo bat egingo dugu, beren balore ekosozialak erakutsiz. Anima zaitez!
Auditz-Akular eztabaidagai: naturgune honentzako bi proiektu kontrajarriak.
Euskal Herriko arkitektoen Kolegioan emandako eztabaidan Auditz-Akular naturgunerako bi proiektu kontrajarriak aurrez aurre azaldu ziren. Hemen eztabaida osoa ikus-entzun dezakezu.
Arkitektoen elkargoan hitzaldia: Auditz-Akular.
Apirilak 16, osteguna, Arkitektoen elkargoan hitzaldia izango da. Gaia: Auditz-Akular, etorkizuneko lurralde eta hiri eredua Gipuzkoan.
HARTU ZURE BANDEROLA BERDEA eta BALKOIAN/LEHIOAN JARRI.
Aurki dezakezu Peñuelon, La más Kuki Tailerrean, Amalur belardendan eta Nido Tabernan. Eskura ezazu eta jarri lehioan.
500 SINADURA LORTUTA, 1.000 BAIETZ!
15 egunetan 508 sinadura jaso ditugu Auditz-Akular eta Altzaren defentsan. Eta 44 talde eta elkarteen babesa jaso dugu. Orain 1.000 sinaduren bila goaz. Zabal ezazu.
24. Korrika badator.
Asteazkena 25ean Korrika Altzan sartuko da Herreratik. Altza XXI herri ekimenak bat egingo du, euskara garelako. Goizeko 8retan izango da. Zatoz !
Banderola berdeak eta Sinadura bilketa.
Auditz-Akular eta Altzaren defentsan balkoi eta lehioetan banderola berdeak jar ditzagun auzotarrei dei egiten diegu. Eta Auditz Akular porlanez betetzearen aurkako eta beste etxebizitza politika baten aldeko sinadura bilketa abiatzen dugu. Hemen sinatu dezakezu
